2015(e)ko urriaren 23(a), ostirala

ARNASA HARTU...

Dakizuenez, arnasa hartzea funtzezkoa da bizi izateko, izaki bizidun guztiok egiten dugu etengabe eta konturatu gabe. Natura arloaren gaia da, baina ez gara ildo horretatik joango, ez dugu bizi funtziotzat hartuko oraingoan. Hurrengo bideoan ikusiko duguna funtzezkoa dela uste dugu, arnasketa mota desberdinak daude, horretan datza gaurko bideoak. Ezagutzen al duzue arnasketa motaren bat? Zertarako erabil dezakegu arnasa hartzeaz aparte?

Ikus dezagun bideoa, ea galdera hauen erantzunak aukitzen ditugun...



Beti bezala, bideoa ikusi ondoren, hausnarketarako hainbat galdera datozkigu burura:

Inoiz sentitu zarete ume hauek deskribatzen duten moduan?
Umeen arazoa al da edo uste duzue nagusioi ere gertatzen zaigula berdina?
Bakarrik balio dute aholku hauek haserre gaudenerako? Bururatzen al zaizu noiz gehiago hartu behar dugun arnasa lasaitzeko?

Eta zuk, zer egiten duzu? Arnasa hartzen duzu zeure emozioak kontrolatzeko? Elkarbanatu nahi duzu gurekin zure trikimailua? Ez bazara ausartzen guztion aurrean adierazten, ez da ezer gertatzen baina aberasgarria oso izango litzateke iruzkin batean idatziz gero!!! Eskerrik asko aldez aurretik.

6 iruzkin:

  1. Bideo hau gustatu zait asko zeren arnasa egitean zure gorputz osoa kalmatzen delako.
    Beste modu bat lasaitzeko gauza batean pentsatzen dut edo 1tik 10era zenbatzen dut.

    ErantzunEzabatu
  2. Nik uste dut kontuan hartu behar dudala bideoa.
    Nik beti azerratzen naizenean ez dakit zer egin eta ezin naiz kontrolatu.

    ErantzunEzabatu
  3. Nik teknika hau erabiltzen dut, baina lasaitzeko moduan. Normalean, igandero egiten dut CD batekin, eta, honelako entzumenak erabiltzen ditut: La fabrica de la preocupación, tranquilo y atento...

    ErantzunEzabatu
  4. Bideo hau gustatu zait, tutarial baten itsura duelako, esaten duelako nola lasaitu bear garen ,pertsona bati mina ez egiteko.

    ErantzunEzabatu
  5. Niri gustatu zait asko bideo hau arnasas itzegiten delako

    ErantzunEzabatu
  6. Eta nok aserretzen naizenean ez zait gustatzennire portaera

    ErantzunEzabatu