2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

GREZIAR FUTBOLAK EREDU ETA IRAKASPEN EDERRA!

Atzoko Berria egunkarian albiste honekin topatu ginen eta zuei zabaltzeko gogoa etorri zitzaigun, ikus dezazuen zelako irakaspen ederra eman zuten Greziako bi futbol taldek.

Ostiral iluntzean jokatu zuten Greziako Ligako bi taldeek, baina ezohiko moduan hasi zuten partida. Epaileak hasiera eman, eta eseri egin ziren jokalari denak, entrenatzaile eta ordezkoekin batera. Bi minutuz egon ziren horrela, beren herrialdeetako gatazketatik ihesi doazenen heriotzak eta haienganako tratua 

Estadioan, protestaren berri eman zuten: "AELen administrazioak, entrenatzaileek eta jokalariek bi minutuko isilunea gordeko dute, Egeo itsasoan Europako Batasunaren eta Turkiaren axolagabekeriaren ondorioz egunero bizia galtzen jarraitzen duten ehunka umeen oroimenez".


<

2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

URTARRILAK 30, INDARKERIAREN KONTRAKO ETA BAKEAREN ALDEKO ESKOLA-EGUNA

Kaixo neska-mutilok!

Ez, ez gara okertu, badakigu bihar izango dela hilak 30, baina gure ustez, egun berezia da eta gaurko saioa aprobetxatu nahi dugu aipatzeko, ausnartzeko eta zerbait ikasteko ere bai, zergatik ez!!

Bihar indarkeriaren kontrako eta bakearen aldeko eskola-eguna da. Urtarrilak 30ean, hezkuntzan azpimarratu behar diren baloreen artean tolerantzia, elkartasuna, konkordia, Giza Eskubideen errespetua, indarkeria eza eta bakea daude. Egun honetan eskolak, arraza, kultura eta erlijio desberdinetako pertsonentzako, bakea eta ulermenaren aldeko baliabideak izango dira. Baina, bakarrik egun bateko ospakizuna izan behar da? Penagarria da horrelako egun bat leku berezia behar  izatea. Zuen ustez, zer esan nahi du horrek?

Zer dela eta data honetan? Egun horretan Indiako lider nazionala eta espirituala izan zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena ospatzen da, Indiar integrista batek 1948 urtean tiroz erail zuen. Baina... Nor izan zen gizon hori? Mohandas Karamchand Gandhi Indian 1869 urtean jaio zen eta munduko bakezaletasunaren ordezkari nagusiena da. Pertsona eta herrien eskubideen aldeko borrokan jardun zuen bakezalea izan zen, eta burutzen zituen ekintza horiek indarkeria ezan oinarritzen ziren. Indian jaio zen eta Ingalaterran zuzenbidea ikasi zuen. Hegoafrikara joan zen abokatu lana burutzera eta herrialde honetan izan zenean beltzek eta hainbat Indiarrek jasaten zuten arraza bereizketa (apartheid) ezagutu zuen. Herrialde honetan sistemaren aurkako aurreneko protesta baketsuak habian jarri zituen, erresistentzia pasiboa eta agintariekin lankidetza-ezan oinarritzen zen. 20 urteko borrokaren ondoren eta Hegoafrikako Indiar komunitatean hainbat hobekuntza lortu ondoren, Indiara joan zen bere herriaren independentziaren alde borroka egitera, izan ere garai hartan India Britainia Handiaren kolonia zen.

Britainiarren dominazioaren aurka zeuden milioika indiarrek, Gandhik Afrikan burutu zituen borroka baketsua jarraitu zuten, boikot eta manifestazio baketsuak bultzatuz. Gandhi behin baino gehiagotan atxilotua izan zen baina indiarren presioagatik berehala askatu behar izaten zuten, izan ere Gandhiren bizimodu sinple eta espiritualagatik Indiarrek santutzat hartzen baitzuten (Mahatmak sanskritoz 'arima handia' esan nahi du).

Indiar herriak Gandhi buruzagi zuelarik, urte askotako borrokaren ondoren, 1947 urtean independentzia lortu zuen. Hindu eta musulmanen arteko liskar baten ondorioz, Gandhi 1948 urtean eraila izan zen otoitz egitera joaten zenean. Gandhiren heriotza mundu mailako hondamendi kontsideratu zen, gainera Nazio Batuek dolu epe bat ezarri zuten. Injustizien kontrako bere borroka baketsua denborarekin garrantzi gehiago hartzen joan da eta esan beharra dago gaur egun munduko bakearen ikur bilakatu dela.

Egunaren historia eta jatorria aparte utzita, elkarbanatu nahi dugu zuekin bideo bat, irakaspen handikoa hain zuzen ere. Gerra batean izandakoa da protagonista eta "Imagine", bakea sinbolizatzen duen kanta, abestuko du. Horrela azalduta, ez dirudi oso erakargarria izango denik, baina bere hitzak entzuterakoan, ziur gaude zentzua ulertuko duzuela.


Beharbada urrun samar gelditzen zaigu adibide hau. Hurrengo bideoak geure eguneroko bizitzara hurbiltzeko asmoa du. 


Haur txikien kontua badirudien arren, hau adibide oso hurbila dugu, zoritxarrez horrelakoak zeuen artean maiz gertatzen baitira, eta hortik abiatu beharko zinateke indarkeriaren kontra borrokatzeko eta bakearen aldean jokatzeko. 



Pentsa ezazue zer alda dezakezuen bakoitzak toleranteago, solidarioago, justuago eta zintzoagoak izateko.

Zeuen kontura uzten dugu...


Asteburu ona izan!

2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

TXIMELETAREN ZIRKUA

Kaixo neska-mutilok:

Ohituta gaude sarreratxo bat egiten bideoa edo ekarpena ikusi baino lehen. Gaur ez dugu horrela jokatuko, uste baitugu bideo hau nahiko mamitsua dela eta ez duela sarrera handirik behar. Horrez gain, ez zaituztegu baldintzatu nahi ezta aurreiritzirik sortaraztea nahi.

Ohartxo bat bakarrik hasi baino lehen: normalean baino luzetxoagoa da.


Kontu asko aztergai daude bideo honetan baina pertsonaia batengan zentratuko gara: Willengan. Ez gara fisiko hutsean fijatuko, argi baitago guztiok besoak eta hankak ditugula. Hala ere, Willekin identifikatuta sentitu zarete inoiz, hau da, ahalmenik gabe? Horrela sentitzen denik ezagutu edo ezagutzen duzue? Zerbait egin dezakezuela uste duzue?

Orain, Willen jarrera azter dezagun; horretarako, hainbat momentu bereiz ditzakegu. 
- Hasiera-hasierakoa, lehenengo zirkuan dagoenean, alegia. Zelan sentitzen da? Aukerarik al dauka besterik egiteko? Norbaiten laguntza jasotzen du? 
- Ondoren, handik ihes egiten duenean eta furgonetan izkutatzen denean. Zelan uste duzue senti daitekeela bere helburua lortzean? Norbaiten laguntza jaso du egoera horretan?
- Tximeletaren zirkuaren lagunekin dagoenean hasiera batean. Lehengo zirkuan baino hobeto sentitzen dela uste duzue? Momentu txarrik somatu duzue?
- Eta azkenik, uretara erori ondorengoa. Nork eta nola laguntzen dio Willi?
Hau guztia aztertu ondoren, zer deritzozue Willen jarrerari une bakoitzean?

Amaitzeko, azkenengo galderatxo bat: bazenekiten Willen papera antzezten duen aktorea, Nick Vujcic, hainbat lekutara doala urtero jendea bere gaitasunez ohartarazten laguntzeko asmoz?

Hasieran aipatu dugun moduan, film hau oso esanguratsua da eta jarrai genezake galderak egiten edo egoerak aztertzen. Orain zeuen txanda da, zerbait gehiago adierazi nahi baduzue, aurrera! Iruzkinetan utzi!!

Asteburu ona izan.

2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

KAFEAZ GOZATU!

Egunon eta urte berri on guztioi!

Sarreraren izenburua ikusita, gaurko alternatiba saioan kafeaz arituko garela uste al duzue? Argi dago ezetz, baina zerekin lotu dezakegu? Bideoa ikusi baino lehen, minutu bat emango dugu pentsatzeko eta ideiak botatzeko.

Ikus dezagun...




Guztiok daukagu kikara bat, zein da zurea? Ez da beharrezkoa ozenki esatea, nahikoa da horretaz hausnartzen badugu eta ohartzen bagara zein den...

Gure ustez, askoz zoriontsuago bizi izango gara gauza materialei horrenbeste inportantzia ez badiogu ematen. Adibide hurbila daukagu: Gabonak izan dira eta, ziur gaude, hamaika mila opari jaso dituzuela eta normalean baino askoz ere gehiago jan duzuela... 

Inoiz gelditu egin zarete une batean pentsatzeko zer gertatzen den dirua ez daukatenekin? Zelan ospatu dituzte egun berezi hauek? Oparirik jaso al dute? Eta, zuen ustez, ez badute jaso, zoriontsuak izan dira? Beharrezkoak dira opariak eta oturuntzak zoriontsu izateko? Beste aukerarik ba al dago?

Honek guztiak gogora ekarri digu liburu hau:


Saharan diru askorik ez badaukate ere, harea bai eta ondo pasatzeko eta gozatzeko gogoa ere bai. Bistan dago, bestela ezin izango zuten harearekin jolasteko liburu oso bat argitaratu, ezta?

Erreza ez dela izango badakigu, baina zeure kikarari garrantzi gutxiago ematen eta daukazunarekin bizitzaz gozatzen saiatuko zara hemendik aurrera?