2016(e)ko urtarrilaren 8(a), ostirala

KAFEAZ GOZATU!

Egunon eta urte berri on guztioi!

Sarreraren izenburua ikusita, gaurko alternatiba saioan kafeaz arituko garela uste al duzue? Argi dago ezetz, baina zerekin lotu dezakegu? Bideoa ikusi baino lehen, minutu bat emango dugu pentsatzeko eta ideiak botatzeko.

Ikus dezagun...




Guztiok daukagu kikara bat, zein da zurea? Ez da beharrezkoa ozenki esatea, nahikoa da horretaz hausnartzen badugu eta ohartzen bagara zein den...

Gure ustez, askoz zoriontsuago bizi izango gara gauza materialei horrenbeste inportantzia ez badiogu ematen. Adibide hurbila daukagu: Gabonak izan dira eta, ziur gaude, hamaika mila opari jaso dituzuela eta normalean baino askoz ere gehiago jan duzuela... 

Inoiz gelditu egin zarete une batean pentsatzeko zer gertatzen den dirua ez daukatenekin? Zelan ospatu dituzte egun berezi hauek? Oparirik jaso al dute? Eta, zuen ustez, ez badute jaso, zoriontsuak izan dira? Beharrezkoak dira opariak eta oturuntzak zoriontsu izateko? Beste aukerarik ba al dago?

Honek guztiak gogora ekarri digu liburu hau:


Saharan diru askorik ez badaukate ere, harea bai eta ondo pasatzeko eta gozatzeko gogoa ere bai. Bistan dago, bestela ezin izango zuten harearekin jolasteko liburu oso bat argitaratu, ezta?

Erreza ez dela izango badakigu, baina zeure kikarari garrantzi gutxiago ematen eta daukazunarekin bizitzaz gozatzen saiatuko zara hemendik aurrera?


4 iruzkin:

  1. Niri bideo hau asko gustatu zait trasmititzen duelako bizitza disfrutatu behar dugula

    ErantzunEzabatu
  2. Ze arrazoia daukala videoak !!
    Hay que saber disfrutar de las pequeñas cosas de la vida.

    ErantzunEzabatu
  3. Bigarren argazkia ikustean pena hadia sartu zait,beraiek dibertitzeko bakarrik dutelako area,eta gu tabletak,mugikorrak portatilak...ditugu eta gehiago nahi dugulako.

    ErantzunEzabatu