2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

TXIMELETAREN ZIRKUA

Kaixo neska-mutilok:

Ohituta gaude sarreratxo bat egiten bideoa edo ekarpena ikusi baino lehen. Gaur ez dugu horrela jokatuko, uste baitugu bideo hau nahiko mamitsua dela eta ez duela sarrera handirik behar. Horrez gain, ez zaituztegu baldintzatu nahi ezta aurreiritzirik sortaraztea nahi.

Ohartxo bat bakarrik hasi baino lehen: normalean baino luzetxoagoa da.


Kontu asko aztergai daude bideo honetan baina pertsonaia batengan zentratuko gara: Willengan. Ez gara fisiko hutsean fijatuko, argi baitago guztiok besoak eta hankak ditugula. Hala ere, Willekin identifikatuta sentitu zarete inoiz, hau da, ahalmenik gabe? Horrela sentitzen denik ezagutu edo ezagutzen duzue? Zerbait egin dezakezuela uste duzue?

Orain, Willen jarrera azter dezagun; horretarako, hainbat momentu bereiz ditzakegu. 
- Hasiera-hasierakoa, lehenengo zirkuan dagoenean, alegia. Zelan sentitzen da? Aukerarik al dauka besterik egiteko? Norbaiten laguntza jasotzen du? 
- Ondoren, handik ihes egiten duenean eta furgonetan izkutatzen denean. Zelan uste duzue senti daitekeela bere helburua lortzean? Norbaiten laguntza jaso du egoera horretan?
- Tximeletaren zirkuaren lagunekin dagoenean hasiera batean. Lehengo zirkuan baino hobeto sentitzen dela uste duzue? Momentu txarrik somatu duzue?
- Eta azkenik, uretara erori ondorengoa. Nork eta nola laguntzen dio Willi?
Hau guztia aztertu ondoren, zer deritzozue Willen jarrerari une bakoitzean?

Amaitzeko, azkenengo galderatxo bat: bazenekiten Willen papera antzezten duen aktorea, Nick Vujcic, hainbat lekutara doala urtero jendea bere gaitasunez ohartarazten laguntzeko asmoz?

Hasieran aipatu dugun moduan, film hau oso esanguratsua da eta jarrai genezake galderak egiten edo egoerak aztertzen. Orain zeuen txanda da, zerbait gehiago adierazi nahi baduzue, aurrera! Iruzkinetan utzi!!

Asteburu ona izan.

4 iruzkin:

  1. will lehenengo triste sentitu zen baina gero beste zirku batera joatean eginzuen niretzat inposible gauza bat

    ErantzunEzabatu
  2. Nire uztez, oso txarto dago egiten zutena Williri lehenengo zirkuan. Ez izateagatik besoak eta hankak ez diote horrela tratatu behar, berak ere pertsona bat da. Bigarren zirkuan berak konturatzen da gauzak egin ahal dituela bera bakarrik eta pozik dago.

    ErantzunEzabatu
  3. Niretzat lehenengo zirkua oso txarra da ez zaidalako gustatzen zirku batera joatea pertsona baten defektuak ikusteko.Bigarrenak ordea, gustatzen zait ez dutelako pertsonen defektuaz fijatzen baizik eta, beraien kualitez,hobeto egiten dutena.

    ErantzunEzabatu
  4. nik ezagutzen dut pertsona bat hanka bat ez duena baina pertsona hori da gu bezalakoa .

    INOR EZ DA PERFEKTUA!!!

    ErantzunEzabatu