2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

GREZIAR FUTBOLAK EREDU ETA IRAKASPEN EDERRA!

Atzoko Berria egunkarian albiste honekin topatu ginen eta zuei zabaltzeko gogoa etorri zitzaigun, ikus dezazuen zelako irakaspen ederra eman zuten Greziako bi futbol taldek.

Ostiral iluntzean jokatu zuten Greziako Ligako bi taldeek, baina ezohiko moduan hasi zuten partida. Epaileak hasiera eman, eta eseri egin ziren jokalari denak, entrenatzaile eta ordezkoekin batera. Bi minutuz egon ziren horrela, beren herrialdeetako gatazketatik ihesi doazenen heriotzak eta haienganako tratua 

Estadioan, protestaren berri eman zuten: "AELen administrazioak, entrenatzaileek eta jokalariek bi minutuko isilunea gordeko dute, Egeo itsasoan Europako Batasunaren eta Turkiaren axolagabekeriaren ondorioz egunero bizia galtzen jarraitzen duten ehunka umeen oroimenez".


<

3 iruzkin:

  1. Zein gestu polita izan da futbolarien partez

    ErantzunEzabatu
  2. OSO ONDO IRIDITU ZAIT JOKALARIAK EGIN DUTENA

    ErantzunEzabatu
  3. NIK NIRE FUTBOL TALDEAREKIN HILTZEN DENEAN PERTSONA BAT EZAGUNA IPINTZEN DIGUTE ZINTA BELTZ BAT ETA MINUTU BAT EGOTEN GARA ISIL-ISILIK

    ErantzunEzabatu