2016(e)ko ekainaren 6(a), astelehena

NESKA TXAPELDUNAK!!!

Egun on 6M!

Ikasturte honen zehar, askotan landu dugu berdintasunaren gaia eta teoria ondo dakigu, gizonak zein emakumeak egoera beraren aurrean aukera eta eskubide berdinak izan behar ditugula, alegia. Baina tamalez beti ez da horrela izaten, asteburu honetan eredu argia izan dugu.

Atzo Athletic Club-eko emakumezkoen taldeak Ligako txapelketa lortu zuen, 5. txapelketa, 2003, 2004, 2005 eta 2007 urteetan lorturikoei gehitzen zaie aurtengoa. Hau bai eredu aparta! Gora gure jokalariak!

Ospatu behar dugu atzo bizi izandako lorpena, oso gaitza baita horrelako tontorrera heltzea eta batek daki noiz izango dugun hurrengo aukera... Agian datorren urtean emakumezkoen Champions League-n! ;) Beraz, antolatzen diren ospakizunetan parte hartu behar dugu mutilek Superkopa lortu zutenean egin genuen moduan, gure neskak Superligako txapeldunak baitira!

Ospakizunekin batera, berdintasunaren kontua dator: afizioa garaipena ospatzeko gabarra ateratzea eskatzen ari da. Dakizuenez, gabarra ateratzeko baldintza liga irabaztea da (hori izan zen behintzat aitzakia iaz ez ateratzeko, mutilek Supercopa irabazi zutenean) eta hori da, hain zuzen, Athletic-en neskek lortu dutena. Ea erabakia hartzea dagokienei berdintasunaren alde jokatzen duten, behar bezalako errekonozimendua egiten dieten eta neskak gabarra gainean itsasadarra zeharkatzen ikusten ditugun, txapeldunek horrelako omenaldia merezi baitute, berdin dio neskak zein mutilak izan!

AUPA ATHLETIC SUPERTXAPELDUN!!!






Baina hau ez da asteburu honetako lorpen femenino bakarra. Larunbatean Garbiñe Muguruzak teniseko Roland Garros txapelketa famatua irabazi zuen, munduko jokalaririk onena den Serena Williams garaitu ondoren eta munduko jokalaririk onenen arteko bigarren postua lortuz 22 urte izanik. 



Duela hilabete batzuk ere, Espainiako gimnasia erritmiko taldeak zinta modalitatean urrezko domina irabazi zuen munduko txapelketan eta zorigaitzez ez zaio garrantzirik eman, lehen mailako kirola ez izateagatik eta gainera emakumezkoena!


Hemendik, neska txapeldun hauek guztiei omenaldia egin nahi diegu eta behar bezalako errekonozimendua jasotzea espero dugu.

ZORIONAK NESKAK!

21 iruzkin:

  1. Oso txarto iruditu zait, garratzi handirik ez diotelako eman.
    Gainera gehien ikusitakoa izan dena Athletic lortutako liga izan da futbola kirol famatuena(nire uztez)delako.
    Nik instagramen argazki pilo ikusi ditut Athletic femeninoa.

    ErantzunEzabatu
  2. Nire ustez kirol guztiak importatzia berdina dute eta zerbait irabazi badute zerbait telebistan agertu beharko zen beti futbolari buruz hitz egiten dutelako.

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo, nik uste dut neskek ez direla mutilak baino gutxiago. Beti garrantzi handia ematen diogu mutilei baina ere neskak daude! Neskek irabazi badute berdin egin dehar dugu mutilak irabazten dutenean.
    Agur.

    ErantzunEzabatu
  4. Argi dago munduan berdintasuna behar dela zentzu guztietan eta hori gertatzeko gauzak asko aldatu behar dira. Athletic nesken taldea mutilen berdina behar dute gabarra

    ErantzunEzabatu
  5. Niri ez zait ondo iruditzen mutilak liga irabaztean, gabarra ateratzea eta neskak liga irabaztean ez ateratzea. Nik uste dut, Athletiko neskak esfortzu handia egin dutela eta meritu handia duela bost liga irabaztea. Nire iritziz, denak berdinak gara eta neskak mutilak egiten dutena egin ahal dute. Ere bai, neskak liga irabaztea meritu handiagoa du mutilek liga irabazi baino, mutilei animatzen dutelako eta neskei ez.

    ErantzunEzabatu
  6. Niri ez zait ondo iruditzen, mutilak liga irabazten dutenean gabarra ateratzea eta neskak irabazten dutenean ez ateratzea. Nik uste dut, Athletiko neskak esfortzu handia egin dutela eta meritu handia daukala bost liga irabaztea. Ere bai, neskak liga irabaztea meritu handiagoa du mutilak liga irabazi baino, mutilei animatzen dutelako eta neskei ez.

    ErantzunEzabatu
  7. Niri ez zait ondo iruditzen, mutilak liga bat irabazten dutenean gabarra ateratzea eta neskak irabazten dutenean ez ateratzea.Nik uste dut, Athletiko neskak esfortzu handia egin dutela eta meritu handia daukala bost liga irabaztea. Nire iritziz, denok berdinak gara eta neskak mutilek egiten dutena egin ahal dute. Ere bai,neskak liga bat irabaztea meritu handiagoa du mutilek irabazi baino, mutilei animatzen dutelako eta neskei ez.

    ErantzunEzabatu
  8. Nik uste dut matxista hutsak direla eta kiroletan ez diotelako nesken ekipoa apoiatzen ezta laguntzen ere ez niri ez zait ondo iruditu egiten dutenak, uzte dute mutilak neskek baino hobeagoak direla kiroletan baina hri nork esaten du?

    LUCIA

    ErantzunEzabatu
  9. Niretzat guztatu zait asko neska ezagun
    Geiago izatea

    ErantzunEzabatu
  10. Eta neskak kiroletan ezagun eta errezpetu
    Gehiago izatea mundu gustietan

    ErantzunEzabatu
  11. Esandakoarekin ados nago, baina ez dut ulertzen pertsona batzuk ez dutela garrantzitsu berdina ematen neskak direlako,injustua dela pentsatzen dut,guztiok garrantzi berdina dugu,bai neskak bai mutilak.

    ErantzunEzabatu
  12. Niri ez zait ondo iruditzen, mutilek liga irabazten dutenean gabarra ateratzea eta neskak irabazten dutenean ez ateratzea. Nik uste dut, Athletiko neskak esfortzu handia egin dutela eta meritu handia daukala bost liga irabaztea. Nire iritziz, denokberdinak gara eta neskak mutilak egiten dutena egin ahal dute. Ere bai, neskak liga irabaztea meritu handiagoa du mutilak irabazi baino, mutilei animatzen dutelako eta neskei ez.

    ErantzunEzabatu
  13. Penagarria iruditu zait hau, benetan. Ni gimnasia erritmikoa egiten dut eta ondo ateratzea bizitza kostatzen du. Gainera gu, ez dugu ezta konpetitzen ere baina oso saila da. Tenisa lagunekin bakarrik praktikatu dut eta niretzat oso zaila da. Onekin esan nahi dut, ez dela eser kostatzen errekonpentsa bat ematea, merezi duten errekonpentsa.

    ErantzunEzabatu
  14. Ni pozten naiz neska guzti horiek premiu haiek irabaztea eta ez beti mutilak. Kristinak esan duen bezala nik ere: ZORIONAK NESKAK.

    ErantzunEzabatu
  15. Oso txarto iruditzen zait gabarra ez ateratzea neskei eta mutilei bai.
    Ez zait ondo iruditzen ere teleberrietan edo egunkarietan esatea athletic(neskeena) Liga irabazi duela baina bai esan dute Garbiñe Muguruza irabazi duela hori bai iruditu zait ondo.
    Horiei matxista utza izatea esaten zaielako.

    ErantzunEzabatu
  16. Txarto iruditu zait zeren eta matxismoa den ez dutelako gabarra atera eta mutilak irabazten dutenean bai ateratzen dute eta hori oso txarto iruditu zait.

    ErantzunEzabatu
  17. Lehenengo eta behin esan nahi nuke neskei, zorionak!!!zeren oso lan ona egin duten,eta beste parte batetik esan nahi nuke beraiek daukatela euskubide berdina gabarra ateratzeko naiz eta neskak diren. Nesak oso onak dira eta batzuk mutilak baino obeagoak dira.

    ErantzunEzabatu
  18. Niri txarto iruditu zait mutileei barrik gabarran ateratzea, baina bost axola neskek egiten dutena.

    ErantzunEzabatu
  19. gabarra ez ateratzea txarto dago. Mutilei gabarra ateratzen dute eta neskei ez dute ateratzen uzten ez dietelako. Gutxienez kopa irabazi duzue. Animo neskak!

    ErantzunEzabatu
  20. Alde batetik neskak oso pozik egon behar dira kopa irabasi dutelako .Baina beste aldetik oso triste egon behar dira gabarra ez dutelako atera.
    AUPA NESKAK!!!!!!!

    ErantzunEzabatu
  21. Alde batetik neskak oso pozik egon behar dira kopa irabasi dutelako .Baina beste aldetik oso triste egon behar dira gabarra ez dutelako atera.
    AUPA NESKAK!!!!!!!

    ErantzunEzabatu