2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

KORDAK

Kaixo guztioi!

Orain dela aste batzuk Tximeletaren Zirkua filma laburra ikusi genuen, baietz gogoratu nor zen Will! Eta agian Lorenzo ere ezaguna egiten zaizue (aspaldian ikusi genuen zer gertatzen zitzaion bere ontziarekin...)

Dakizuenez, pertsona bitxiak daude mundu honetan, batzuen ustez balio handikoak ez direnak, baina beste batzuek benetan bitxiak balira bezala tratatzen dituztenak. Gaurko sarrera honetan 2014. urtean Goya saria irabazle izendatu zuten filma laburra ikusiko dugu. "Kordak" da bere izenburua. Ikus dezagun bideoa!



Zer iruditu zaizue Mariaren jarrera? Zer egin du ikasle berria ondo egonarazteko? Nahiz eta hitz egin ez, klasekide berriak asko esaten du, ezta? Nola nabaritzen du hori Mariak? Argi dago komunikatzeko modu asko daudela eta besteak ondo sentiarazteko aukera anitz ditugula gure esku.

Filma honen atzetik badago benetako istorio bat. Familia askorena, alegia. Kasu honetan, zuzendariak bere familian aurkitu zuen adibidea. Hurrengo bideoan zuzendariarekin egindako elkarrizketa bat ikusiko duzue.




Bazenekiten zer den garun paralisia? Eta gaixotasun hori jasatzen dutenek lan itzela egin behar dutela aurrera ateratzeko? Ez da lan erraza, baina, eskerrak, jende asko daukatela beraien aldean laguntza emateko prest.

Hemendik oso gertu, Gipuzkoan alegia, dagoen erakunde batek egindako bideoa proposatzen dizuegu. Baietz asmatu zer aldarrikatzen duen! 


Eta amaitzeko, hitzik gabe utzi gaituen "Oparia" izeneko laburmetraia. Ziurrenik, hasieran ez diozue lotura ikusiko, baina... Aurrerago zentzua ikusiko diozue eta ulertuko duzue zergatik ekarri nahi izan dugun. Adi egon geroago komentatzeko!!



Antza denez, oso garrantzitsua da bakoitza nolakoa den jakitea eta bere burua horrela onartzea, besteak izaten diren modua onartu ahal izteko, ez duzue uste?

Beti bezala, zuen iruzkinak ongi etorriak izango dira. Anima zaitezte!!

Aste buru ona pasa!

2 iruzkin:

  1. Nik eskolan nagoenean batzutan etortzen da neska bat ez dudana esagutzen pixka "berezia" esate baterako eta besarkda bat ematen dit baina nik ez diot ezer ezaten ze bezarkada bat ematenba dit arrazoirik gabe izango da behar duelako eta uzte dut pixka "berezia" izatenbada ez dudala ezer ezan behar ezta? azkenean DENOK GARA BERDINAK

    ErantzunEzabatu
  2. nik eeskolako pertsona bat orain dagoena ezagutzen dut eta nik berari ikustean oso triste jartzen naiz
    GUZTIOK GARA BERDINAK

    ErantzunEzabatu