2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

NESKAK BEZALA KORRIKA EGITEA

Kaixo guztioi!

Datorren asteartean, martxoak 8an, emakumeen nazioarteko eguna ospatuko dugu. Beti esaten dugun bezala, nahiago genuke horrelako ospakizunen beharrik ez izatea, baina etorkizun hori heldu arte hemen egongo gara guztion balioa eta berdintasuna aldarrikatzeko prest.

Hurrengo bideoa oso mamitsua da eta aurreko paragrafoan adierazitakoa era esanguratsuan isladatzen du. Ikus dezagun:




Zer iruditu zaizue? Mutilen hasierako jarrera, tamalez, espero genuen, baina neskena? Espero zenuten euren buruaz horrelako irudi txarra izatea? Zergatik izango da horrela? Prest egongo zinateke munduari nesken balioa eta nesken eta mutilen arteko berdintasuna erakusteko? Bururatzen zaizue nola egin?

Guk, hemendik, erronka bat proposatu nahi dizuegu: asmatu lelo bat berdintasuna aldarrikatzeko eta jarri iruzkin batean. Ziur ideia politak sortzen direla!!

Asteburu ona izan!

2 iruzkin:

  1. Bideo honetan ikusi dudanarekin adoz nago hor esaten dutenean: "egin korrika neska bat egiten duen moduan"batzuk pentsatzen dute neskak izateagatik beste modu batean jokatuko dugula eta hori ez da egia baiziketa guztiok garela berdin.

    ErantzunEzabatu