2016(e)ko martxoaren 4(a), ostirala

EGIN DEZAGUN BERDINTASUNA

Kaixo guztiei:

Gaurko alternatiba saioaren amaieran suertatutako gaiak oso lotura estua dauka martxoak 8ren Emakunde erakundeak aurten egin duen kanpainarekin. Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna».

Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «ez zaitez marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela.

Kanpainaren helburua da egunez egunekoan dauden desberdintasunak hautematea. Aurreko kanpainetan erabilitako aldarrikapenari eutsi zaio, «Berdin gehiago da», berdintasunak gizarte osoari onura ekartzen diolako ideia azpimarratzeko.

Kanpainako bideoa luzatzen dizuegu hemen. Entzun bitartean, pentsa zure inguruan horrelakoak oso ohikoak diren.


Adibide argi bat:



Hausnarketarako hainbat galdera otutzen zaizkigu:

Gizartean neskak eta mutilak, gizon eta emakumeak berdinak direla uste dugu?

Jokoak edo jarduera desberdinak egiten baditugu, errespetatzen gaituzte? Eta beste pertsonek jokoak edo jarduerak ezberdinak egiten dituztenean errespetatzen ditugu? 

Zein jokaera edo jarrera aldatu behar dugula uste dugu? 

Gure ikastetxean bideoetan agertzen dena gertatzen da? Neskek eta mutilek gauza desberdinak egiten ditugu? Patioa berdin banatzen da? Joko beretan, kiroletan, jokatzen dugu? Eta hau horrela da nahi dugulako, erabaki dugu edo "ezarrita" dagoelako? Nola gustatuko litzaiguke gure ikastetxea izatea?

 Anima zaitezte eta plazaratu zeuen iritzia iruzkinetan!

2 iruzkin:

  1. nire ustez ere bai neskak 6. mailakoak esaten bakarrik fijatzen dira . Eta nik esten dut begira ze guapa den eta neskak esten dute ala bakarrik fijatzen zara fisikoaz baina gero ni esten diot neskei eta zuek erebai esaten duzue eta beraiek aurpegi asonbrada batez

    ErantzunEzabatu
  2. ezin dira horrela errespetatu neskei ere ez mutilei batzuk egiten dutelako

    ErantzunEzabatu