2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea

TAMALEZ, GURE ARTEAN DAUDE...

Kaixo guztioi:

Gaur, martxoak 8, Emakumeen nazioarteko egunean, gizon eta emakumezkoen arteko berdintasuna aldarrikatuko dugu Alkartu ikastolatik. Gaurko eguna, zortzia, etzanduko dugu eta infinitoa sortuko dugu, berdintasunaren infinitoa hain zuzen (= ∞). Guztion artean lortuko dugu!!

Baina ez dugu horretan bakarrik gelditu nahi, eta azken egunotan egin dugun moduan, gaur ere, hausnarketa egingo dugu. Jarraian aurkeztuko dugun gaia gainetik ikutu genuen alternatiba saioan baina sakontzea komenigarria dela uste dugu.


Zer dira mikromatxismoak? Gure egunerokotasunean jasaten eta eragiten ditugun eraso ikusezin eta baliogabetuak dira. Edonon topa ditzakegu: kalean, dendetan, tabernetan, geure etxeetan baita geure artean ere! Kontuz ibili behar dugu, horrek eragina baitauka geure bizitzengan. Batzuetan ikustezinarena egiten dugu edo pisua kendu nahi diegu... Kezkagarria benetan oraindik ere horrelakoak gertatzea!

Oraindik ez baduzue irudikatzen zehatz-mehatz zertaz ari garen, hona hemen bideo labur bat oso ondo azaltzen duena zertan dautzan eraso hauek.



Ulertu al dituzue guztiak? Ezagunak egiten zaizkizue? Gehiagorik bururatzen al zaizue? Zer deritzezue horrelako egoerei?

Komentatu nahi duzuena iruzkinetan baina, mesedez, pentsatu eta kontuan izan aztertutako adibide hauek guztion esku baitako eraso hauei aurre egitea!

4 iruzkin:

  1. Eskerrik asko berdintasunaren garrantzia gogoratzen duten hainbeste sarrerak eta iruzkinak argitaratzeagatik. Askotan gauza txikiek izugarrizko eragina dute gure autoestimuan. Lan ederra egiten duzue. Gora Alkartu, Gora zuek!

    ErantzunEzabatu
  2. nola ez da ulertuko!nire uztez dena oso ondo azalduta dago, oso ezagunak egiten zaizkit gauza hoiek eguneroko bizitzan hainbat alditan ikusten ditugu...
    niri burururatzen zait bat:eskoletan neskak gona daramate eta mutilak pantaloiak adibidez.

    ErantzunEzabatu
  3. nire amari ako gustatu zaio bideo hau ez zekien zer zen mikromatxismoa

    ErantzunEzabatu
  4. Nik ez nuen konturatzen,baina hor dagoela mikromachismoa

    ErantzunEzabatu