2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

BALDINTZA BARIK, LAGUNAK IZAN!

Kaixo:

Orain arte, post bakoitzean, geuk egin dugu sarrera eta eman dizkizuegu hausnarketarako klabeak. Oraingoan ez dugu horrela jokatuko, ez. Ez dugu gauza handirik aipatuko jarraian ikusiko dituzuen bideoez.

Begiak zabaldu eta arreta jarri!!






Normalean, bideoak amaitzen direnean ere, gure iritzia eman ohi dugu. Baina oraingoan ere ez dugu berdin egingo, zuei pasatzen dizuegu lekukoa eta zuek izango duzue hitza! Pitin bat laguntzeko, galdera batzuk luzatzen dizkizuegu:
- Zergatik uste duzue ekarri ditugula gaur bideo hauek? Zeren inguruan hausnartzeko?
- Lotura ikusten duzue bi bideoen artean?
- Ulertzen duzue sarreraren izenburua?
- Zeuen eguneroko bizitzarekin loturarik al dago?
- Konklusiorik atera al duzue? Zein?

1 iruzkin:

  1. nik ikusi dut ondo egin dutena bi animaliak .Hori pasatu saie tontolapikoak direlako.Bat pasatu ahal zuen lehenengo bestea gero pasatzeko

    ErantzunEzabatu