2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Kaixo guztioi:

Pasa den azaroaren 20n haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatu zen eta horren berri eman genizuen hemen ere bai. Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen eguna ospatzen da eta sarrera hau prestatzeko materiala bilatuz, hurrengo abestia topatu dugu. Igo bolumena eta entzun arretaz!!




Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak 1948ko abenduaren 10ean onartu zuen, Nazio Batuen Erakundearen 217 A (III) ebazpentzat. Dokumentuaren egileetako bat René Cassin baionarra izan zen. Wikipedian topatu ahal duzue testu osoa bere 30 eskubideekin.

Jarraian, eskubide horiek laburbiltzen duen bideoa partekatu nahi dugu zuekin, hona hemen:



Beti bezala, bideoa ikusi ondoren hainbat galdera datozkigu burura: ezagutzen zenituzten giza eskubideak? Zein da garrantzitsuena? Bakarra aukeratzeko gai izango zinateke? 

Haurren eskubideen egunean betebeharrei buruz ere luzaro mintzatu ginen, eta hemen ere bai ideia antzeko bati erreparatzen diote: besteen eskubideak errespetatu behar ditugula. Horrela jokatuko bagenu guztiok, askoz hobeto joango lirateke kontuak munduan...

Amaitzeko, gaurko egunerako bereziki zuzendutako irudi polit batekin amaiera ematen diogu gaurko post honi.



Asteburu ona izan dezazuen!!

12 iruzkin:

  1. Niretzat Giza Eskubideen Nazioarteko eguna oso egun berezia da. Azken bideo horretan eskubideak asaltzen digute eta, nik batzuk ezagutzen nituen duela asko baina, batzuk berriak dira ez ditudalako inoiz entzun. Nik uste dut arau hauek betetzen badute mundu guztia , mundua obeto joango zen eta hobeago biziko genuke.

    ErantzunEzabatu
  2. 30 irizpideak gure bizitzan egin behar ditugu , rgingo bagenu biztza askoz hobeto joango zen

    ErantzunEzabatu
  3. Eskubide guztiak oso garrantzitsuak dira baina gaur egun ez dira betetzen, adibidez:ume asko daude ez dutenak janaririk ezta etxe bat ere ez eta hotzez hiltzen dira.Ere bai daude ume batzuk uretan hiltzen direnak beraien herrialdetatik joan nahi dutelako gudetan daudelako,ere bai dago jende asko ez daukana lanik.Eskubide guztiak betetzen baziren denok hobeto biziko ginen.

    ErantzunEzabatu
  4. nire amarekin ikusi ditut bideo hauek eta asko gustatu zaigu

    ErantzunEzabatu
  5. nire amarekin ikusi ditut bideo hauek eta asko gustatu zaigu

    ErantzunEzabatu
  6. Gure eskubideak oso garrantzitsuak dira balio zaigu mundu hobe batean bizi ahal izateko.

    ErantzunEzabatu
  7. Oso politak iruditu zaizkit 30 irizpideak

    ErantzunEzabatu
  8. Guk ezkubideak ez ba ditugu betetzen mundua desastre hutsa izango zen

    ErantzunEzabatu
  9. Asko gustatzen zait bideo hauek ez nekielako eskubide batzuk.

    ErantzunEzabatu
  10. eskubide batzuk ez nekien baina horain dakidanez beteko ditut.

    AUPA ESKUBIDEAK

    ErantzunEzabatu