2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

A25

Kaixo!

Gaur, azaroak 25, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna ospatzen da. Telebistako eta egunkarietako albisteetan oilo-ipurdia jartzen diguten datu ikaragarriak entzungo ditugu indarkeri mota honi buruz. Baina ez dugu horrekin bakarrik gelditu behar. Urrunago joan nahi dugu, horregatik egun honetaz apur bat gehiago jakiteko eta horri buruz pentsarazteko prestatu dugu gaurko sarrera.

Zergatik egun hau? Dominikar Errepublikan 1960ko azaroaren 25ean, Trujillo diktadoreak, Mirabal ahizpak (Minerva, Patria eta María Teresa) hiltzeko agindua eman zuen bere erregimenaren kontra borrakatzeagatik. Horrela, egun honetan, Mirabal ahizpei omenaldia egiten zaie.

1981ean, Bogotan (Kolonbia) Hego Ameriketako eta Karibeko Feministen Topaketan, onartu zen Dominikar Errepublikako batzordeak egindako proposamena emakumeen kontrako indarkeriaren kontrako eguna ofiziala azaroak 25a izatea. Ikusten duzuenez, arazo hau ez da gaur egungoa bakarrik, aspalditik dator. Duela 34 urte sortu zen emakumeenganako indarkeriaren aurkako mugimendua, baina arazoa beti egon da nahiz eta ezkutuan izan eta inork salatu ez.

Tristea benetan horrelako egun bat leku berezia izatea geure egutegian. Ez zen existitu beharko gaur egiten den aldarrikapena. EZ! Lotsagarria eta penagarria edozein bortizkeria desagerrarazteko eskatu behar izatea... 

Gai honetan pittin bat gehiago sakontzeko eta hausnartzeko, bi bideo proposatzen dizkizuegu. 

Lehenengo honetan umeak izaten dira protagonistak. Zer erantzungo zenuke zuk zure lagun bat jotzeko agintzen badizute? Ikus ditzagun ume hauen erantzunak:





Bigarren bideo hau emakumeei zuzenduta dago, baina horrek ez ditu gizonezkoak kanpoan uzten edo baztertzen, ez! Zeuek, mutilok ere, bideoaren mezuek helarazten digutenarengandik ikaskuntza egin dezakezue. Emakumeak animatzea du helburu nagusi. 

Arretaz irakurri:




Gogoratu: izaten garena izaten garela geure burua maite behar dugu eta albokoak izaten direna izaten direla ere bai. Errespetuz joka dezagun! Baina ez bakarrik gaur egun "berezia" delako, beti baizik.

INOLAKO BORTIZKERIARIK EZ, SEKULA ERE EZ!

4 iruzkin:

  1. emakumeei oso ondo zaindu behar ditugu batzuk bizitza inposiblea egiten dutelako

    ErantzunEzabatu
  2. neskari ez nion joko ez nuelako ezagutzen eta nik ume lasaia naizelako

    ErantzunEzabatu
  3. mutilen hitzak oso ondo daude gizonak enteratzeko nola diren emakumeak

    ErantzunEzabatu
  4. Nik ados nago bideoarekin ezin da jo neskei,baina hori ez du esan nahi neskak jo al dutela mutilak.

    ErantzunEzabatu