2015(e)ko azaroaren 6(a), ostirala

TXIMELETA BELARRIAK ETA GEHIAGO

Kaixo guztioi:

Guztiok daukagu jada ikusita Tximeleta belarriak izeneko bideoa. Hala ere, berriro ikusiko dugu pitin bat gehiago sakontzeko... Bai bideoa ikustean baita beste momentu batzuetan ere, hausnarketa egin duzue eta ondorioak honelakoak izan dira: gure gizartean kanpoko itxurari ematen zaion garrantzia gehiegi dela. Zoriontsua izateko, norberak bere burua maitatzearen garrantzia ulertu beharko genukeela...

Ikusiko dugu arretaz berriro ere bideoa, ea beste ideiaren bat datorkigun burura...



Honekin lotura daukan beste bideo bat dakarkizuegu, Suediako iragarki bat hain zuzen. Ikus dezagun:




Ikusi ostean ideia asko etortzen zaizkigu burura baina zuenak jakin nahi ditugu. Horretarako galdera batzuk uzten dizkizuegu:
Zer datorkizue burura zuei?
Uste duzue txano laranja janzten duena ausarta dela?
Egingo ote zuen gauza bera bakarrik balego?
Nor da ausartaren papera jokatzen duena?
Inoiz sentitu zarete "ilegorri"?
Zelan konpondu zenuten?
Ilea tintatzen duenaren laguntza bezala jaso zenuten?
Zer deritzozue bere ekimenari?
Jokatuko zinateke berdin horrelako arazo baten aurrean?
Batzuk ez dute ezer egin, ez alde ezta kontra ere. Zer deritzozue haien jarrerari?

Beharbada galdera batzuen erantzuna ez duzue hemen guztion aurrean eman nahi. Baina badakizue elkarbanatzeko beste bide bat dagoela eta guztiz anonimoa izan daiteke. Anima zaitezte eta idatzi iruzkinak!!

Hona hemen gure ondorioa: oso erraza da besteei min egitea. Oso poteretsuak senti gaitezke. Besteak baino hobeak garela pentsa dezakegu. Baina, geure bizitzan aurrera joan ahala, konturatuko gara guztiz kontrakoa dela. Poteretsuagoa, hobea, zoriontsuagoa eta maitatuagoa sentitzen da besteak zaintzen dituena.

Zein da zuen ondorioa edo hausnarketa?

5 iruzkin:

  1. Denok berdinak gara eta itxura ez da inportantena baiziketa nolakoak garen barrutik.

    ErantzunEzabatu
  2. Ni nire amari bideoa ikusi eta gero tintatu ahal nuela ilea utzi zidan , esaten duelako bakoitza da jaio den moduan eta guztiok daukagu defektu bat. Eta hori ezin dela aldatu .

    ErantzunEzabatu
  3. niri txarto iruditzen zait zeren beste pertson bateri edo inori ez da beharrezkoa min egitea.(=

    ErantzunEzabatu
  4. Pertsonak desberdinak direnez, batzuk, arraroak direla pentsatzen dute. DENOK GARA PERTSONAK!!! Nahiz eta bat lodia, argala, baxua, altua edozer izatea. Asko gustatzen zaizkit neska-mutil ilegorriak, oso gutxi daudenez, oso espezialak dira eta!!

    ErantzunEzabatu
  5. guztiok daukagu gure defeztuak bera dauka belarriak eta beste batzuk hotzak,oinak...

    ErantzunEzabatu