2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Zorionak haurrok! 

Gaur, azaroak 20, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da. Oso egun inportantea da munduko ume guztientzat. 

1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak haurren eskubide unibertsalak finkatu zituen. Bere 54 artikuluek haur guztien eskubide ekonomiko, sozial, kultural, zibil eta politikoak biltzen dituzte. Bere aplikazioa Gobernuen betebeharra da, baina beste agente batzuen betebehar eta erantzukizunak ere definitzen ditu, hala nola, guraso, irakasle, osasun arloko profesional, ikerlari eta haurrenak berenak.

Hitzarmenak argi eta garbi onartzen du (18 urtetik beherako) haurrek bizitza maila egokia izateko eskubidea dutela. Eta hitzarmen hau juridikoki loteslea da, edo bestela esanda, nahitaez bete beharrekoa da. Tamalez, mundu guztian ez, Somalian eta EEBBetan izan ezik, haiek ez baitzuten hizarmena sinatu.

Jarraian, Mafaldak azalduko dizkigu zuen 10 eskubideak:



Eskubideak direla eta, haur guztiak berdinak dira baina, tamalez, bizi diren egoerak ez dira berdinak. Gure kasuan oso zoriontsuak gara, zorte handikoak, denetik baitaukagu, baina beste herrialdetako haurren errealitatea ez da gurea bezalakoa. Ume guztiei bermatzen zaizkie eskubide hauek? Hurrengo bideoa ikustean argi eta garbi geratuko zaigu erantzuna eta ziur gaude aho batez erantzun berdina emango dugula.



Zein da erantzuna? Zer deritzozue eskumako haurraren egoerari? Duela gutxi, ziba egun solidarioa izan dela eta, geure laguntza Gambiako umeei eskaini diegu urte osorako 47 gosari bermatuz. Justu al da hori? Eskubideak izatea eta bete behar dituztenek -agintariek- ez egitea? Noren esku daude betebeharrak? Bakarrik gainerakoen esku? Uste duzue baten bat zuen esku egon daitekeela? Hurrengo bideo hau zalantzak argitzeko balioko zaizue:



Zein inportantea den eskubideak bermatuta izatea!! Baina zuen esku dagoen guztia betetzea ere oso garrantzitsua dela jabetu behar duzue.

Bukatzeko, McDonalds-en kanpaina baten harrituta utzi gaituen iragarkia uzten dizuegu:


Oso aproposa gaurko. Umeen eskubideak bermatzeko honelako ekintzak ezagutzea hunkigarria da oso.

Komentatu eta ikusi dugun guztia daukazuen zorte itzela aztertzeko, baloratzeko eta eskertzeko balio izatea espero dugu.

Zeuen egunaz eta zorteaz gozatu!
Asteburu ona izan!

5 iruzkin:

  1. Niri polita iruditu zait iruzkin hau ume guztiak bizitza on bat izan behar dutelako eta ume gaixoriak hospitalean daudenak lagundu behar dugulako.
    PD andereño barkatu ostiralekoa, oso txarto sentitu nahiz zuek aserretzean.

    ErantzunEzabatu
  2. ahal banuen hanburguesa hori jatera joango nuen baina nire arreba txarto zegoen

    ErantzunEzabatu
  3. Oso esanahi maitekorra duela bideo honek, ume askok bizitza on bat merezi dutelako

    ErantzunEzabatu
  4. Espero dut ume hoien bizitza obetzea.

    ErantzunEzabatu
  5. nik uste dut guztion bizitza berdina izan behar dela . Ez zaidana ondo iruditzen guk nahi duguna izan ahal dugu eta beraiek ez dute ezer lortuko.

    ErantzunEzabatu